"Mundo intrépido"

  • "Mundo intrépido"

Natura basatiko erreportajeen zale guztientzat, Golden Channelen eskutik, hona hemen dokumentalen belaunaldi berri bat, orain arteko eskema guztiak hautsiko dituena. Izan ere, bere estreinako emanaldian Mundo intrépido obra aurkeztuko du. Sekulako errealismoa duen dokumental honetan izaki bitxi bat hurbil-hurbiletik ezagutuko dugu, ia egunero gure artean bizi den arren bere bizitzaz eta ohiturez ez baitakigu ezer. Lehorte gogorrei aurre egiteko izaki horrek premia handiz beste inguru batzuk bilatu behar izaten ditu behar dituen janariak eskuratzeko...

Golden Apple Quartet laukoteak ohikoa duten umorearekin aurkeztuko du Mundo intrépido ikuskizun berria. Behin baino gehiagotan gorengo uneak izango ditu, beste batzuetan sakontasun handia erakutsiko du, baina gehienetan oso azaleko uneak izango dira. Beti ere airez, itsasopetik edota lurretik egiten diren migrazio-bidaien arabera!

Bidaiekin eta abenturekin amesten duen ikusle geldiezinak, eta gainera musika eta umore-zaleak ezinbesteko hitzordua du antzokian Golden Apple Quartet taldearen espektakulu berri honekin.

  • Protagonistak:
  • Loyola Garmendia
  • Eduardo Errondosoro
  • Manuel Romano
  • Mikel Urreizti

 


Laburrean

Euskadi, auzolana