"Amodioaren ziega"


Xabier Mendigurenen Amodioaren ziegak gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko "bis a bis" bat, hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz.

Idazleak kartzelako ziega batean kokatzen ditu pertsonaiak etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

Fitxa artistikoa
Idazlea: Xabier Mendiguren
Zuzendaritza: Lauka Teatroa
Zuzendari laguntzailea: Ander Lipus
Aktoreak: Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Joana Ocaña, Eneko Sagardoy
Argazkiak: Itziar Bastarrika
Jantziak: Iker Nafta
Ekoizlea: Lauka Teatroa
Iraupena: 65 minutu
Dosierra [PDF - 1,54 MB]
 


Laburrean

  • Egileak Lauka Teatroa
  • HikuntzaEuskara
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana