"Fácil"

  • Argazkia: ciacieloraso.com

Etxe barnea, egunez.

Emakume bat gela batean; ezkerrean, zurezko aulki bat; aulkiaren ondoan, lanpara bat, zurezkoa hura ere. Parean, leihate zabal bat pertsiana batzuek estalita; leihoez hara, natura… (pentsamendu beldurgarri batek inarrosten dio burua emakumeari), leiho ondoan mahaitxo bat dago, mahaiaren gainean loreontzi bat, emakumea loreen aldera doa, gizon bat sartzen da eskuan kopa huts bat duela, ematen du edariren bat aterako duela kopara, baina gelditu egiten da. Begiratu du leihatera, eta pentsamendu beldurgarri batek batek astindu dio gogoa.

Lana barne-espazio konbentzional, antzerkitu batean gertatzen da, non ere bi pertsonaia bizi baitira; badirudi gertatzear dagoen zerbaiten aurrean esnatu direla, baina ez da ezer gertatzen; lana gero eta tentsio handiagoa sortuz doa, bake-giro deseroso bat, pertsonaien subkontzientearekin lotura duena. Pertsonaiek ekintzatxo basatiak egiten dituzte, giro idiliko horri ez dagozkionak.

Fitxa artistikoa
Kategoria: Dantza garaikidea
Zuzendaria: Igor Calonge
Koreografoa: Igor Calonge
Interpreteak: Andrea Quintana, Igor Calonge
Musika/soinua: Gabriel F.
Argiztapena: Pedro Fresneda
Eszenografia: Gabriel F.
Iraupena: 50 minutu


Laburrean

  • Egileak Igor Calonge
  • KonpainiaCielo rasO
  • HikuntzaBat ere
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana