"E, petrel! Julio Villarrekin solasean"

  • "E, petrel! Julio Villarrekin solasean"
    Argazkia: Astrolabium Teatroa (www.astrolabiumteatroa.com)

“Banoa. Askatu ditut txikotak. Bizitza neurea da eta elkarrekin joango gara biok, eskutik helduta.” Halaxe hasten da Julio Villarren ¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua. Kontakizun eder honetan azaltzen da nola Julio Villarrek, zazpi metroko belaontzi txiki bat hartuta —Mistral izenekoa—, munduari bira eman zion, lau urte eta erdi iraun zituen bidaia batean (1968-1972).

Antzezlan honek liburu hura du oinarri, eta, horrez gain, gaur egungo Julio ere erakusten digu. Elkarrizketan arituko da lagun batekin eta musikari batekin, eta, solas horretatik, abentura hartan abiatzera bultzatu zuten arrazoiak azaleratuko dira. Elkarrizketak aurrera egin ahala, ezagutuko dugu Julio mendizalea, nabigatzailea eta abenturazalea, baina, batez ere, Julio poeta eta ameslaria.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Julio Villar
  • Moldaketa eta zuzendaritza: Mikel Sarriegi
  • Jatorrizko musika: Iñaki Dieguez
  • Aktoreak: Mikel Sarriegi (Julio Villar), Álvaro Garayalde (laguna) eta Iñaki Diéguez (musikaria)
  • Zuzendari laguntzailea: Asier Oruesagasti
  • Ikuskizunaren zuzendaritzari laguntza: Hernán Gené
  • Eszenografia: Carlos Arruti eta Anabel Varona (Maushaus)
  • Jantziak: Ane Urtizberea
  • Euskarazko itzulpena: Itziar Otegi
  • Diseinu grafikoa: Pieza komunikazioa
  • Publiko mota: Heldua
  • Iraupena: 60

Laburrean

Euskadi, auzolana