"Joxemiel Bidador pastorala. Iruñeko euskaldunak"


2015eko urriaren 10ean emana izan zen "Joxemiel Bidador" pastorala Iruñeko Burguen plazan. Bertan bizitakoa erakusten du DVD honek. Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Euskaldukon Biltoki eta Duguna-Iruñeko dantzariak elkarteek antolatuta, pastoralak Joxemiel Bidador zenaren ibilbide oparoa gogoratu eta omendu nahi izan zuen, kantua, antzerkia, dantza eta musika bateratzen dituen pastoralaren generoaren bitartez. Eta bide batez, baita gainontzeko Iruñeko euskaldunak ere, lehengoak eta oraingoak. 1000 bat ikuslek bete zuten plaza egun hartan, baina pastorala ikusterik izan ez zutenendako (edo berriz han bizitakoa gogoratu nahi dutenendako), hona aukera paregabea DVD gisara. Pastorala Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Euskaldukon Biltoki eta Duguna-Iruñeko dantzarien arteko elkarlan bat izan da.


Laburrean

  • Egileak Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Euskaldukon Biltoki eta Duguna-Iruñeko dantzariak
  • Zenbatekoa12,00 €
  • FormatuaDVD
  • HikuntzaEuskara
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana