"Madifathinka (La Tormenta Mágica)"

  • "Madifathinka (La Tormenta Mágica)"

Bost gazte dira eta inork ez daki nola iritxi diren honaino. Badirudi ekaitzak ekarri dituela. Ez dute leku hau ezagutzen, eta ez dira elkarren artean ere ezagutzen. Herrialde ezberdinetatik datoz eta hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzte. Abentura berri honetan aurrera egingo badute elkarrekin egin beharko dute, baina nola elkar ulertu gabe?
Pixkanaka eta ekaitz misteriotsu honek astinduta, mundu liluragarrietan barrena bidaia txundigarri bati ekingo diote.

Haur eta gaztetxoentzako ikuskizun multidisziplinar bat da MADIFATHINKA. Antzerkia, dantza, bideoa eta musikaren bidez, fantasiazko mundu batetan bost pertsonaien bidaia zirraragarri bat.

Bideo-joko egileak: José de Miguel, Borja Mateos, Laura Olmedo, Diego Gutierrez
Diseinu grafikoa: Ander Lopez Amigo
Ahots irakaslea eta kantu grabaketa: Emilio Azkarate

Fitxa artistikoa

  • Kategoria: Ikuskizun familiarra. Dantza garaikidea. Dantza eta antzerkia
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografoa: Asier Zabaleta
  • Interpreteak: Arantza Iglesias, Chimid Badmaev, Mirjam Dorthea Berg, Sergio Nguema, Thiago Luiz Almeida
  • Musika/soinua: Iñar Sastre, U-Ziq / Xabier Erkizia
  • Argiztapena: Oscar Grijalba
  • Eszenografia: Pello Artola
  • Jantziak: Benedetta Orsoli
  • Iraupena: 55 minutu
  • Kontaktua: Arantza Balentziaga
  • Telefonoa: +(34)688642736 / Helbide elektronikoa: arantza@ertza.com

 


Laburrean

  • Egileak Asier Zabaleta
  • KonpainiaErtza
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana