"Meeting Point" (Ertza)

  • "Meeting Point" (Ertza)
    Argazkia: Asier Zabaleta
  • "Meeting Point" (Ertza)
    Argazkia: Asier Zabaleta

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hiritatik datozen bi gazte. Biek gurutzatu behar izan dute 8000 kilometroko "putzua", eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu eta elkarren loturak aurkitzeko. Break Dance-a eta Hip Hop-a bezalako lengoaiak nahasten diren leku berri hori deskubratu eta dantza garaikidearen begiradapean definiezina den zera berri bat sortzeko. Definiezina, baina biak (edo hobeki esanda, hirurak) definitzen dituen zerbait. Bakoitzaren bizitzako labirintoak, nahiz eta norantza ezberdinetan abiatu, elkar gurutzatzen diren puntu zehatz horretan topo egiten dugu eta hortik aurrera ezin dugu ginenak izaten jarraitu. 

MEETING POINTen jendea topatzen den toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuez" eta pasatzen utzi behar den denboraz.

Fitxa artistikoa

  • DANTZA MOTA: Dantza garaikidea
  • ERAKUSKETA LEKUA: Kalea
  • ESTREINALDIA: 2017
  • IRAUPENA: 15 minutu
  • ZUZENDARIA: Asier Zabaleta
  • KOREOGRAFOA: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin)
  • DANTZARIAK: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • MUSIKA/SOINUA: Bosques de mi mente
  • JANTZIAK: Asier Zabaleta
  • BEHARREZKO DEN GUTXIENEKO ESPAZIOA: 8m x 8m
  • ESZENATOKIAN DAGOEN PERTSONA KOPURUA: 2
  • BIRAN JOATEN DEN PERTSONA KOPURUA: 3

Konpainia

2004an Asier Zabaletak ERTZA konpainia sortu zuenetik Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexiko, Israel, Errusia, Lituania, Luxenburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Espainia eta Portugalen aurkeztu ditu bere ikuskizunak.

LANAK: Danada (1998), Belaki efektua (1999), EGO (2003), 10MASDANZA Kanaria Handiko festibalean bakarlanen lehen saria, EGO-tik (2004), Babia (2005), Look (2006), ¿Pa qué tocas? (2007), OSTRUKARENZULOA (2007), Bihar jaio nintzen (2008), Madrileko Zertamen koreografikoan hiru sarien irabazle: Centro Coreográfico Galego-ren erresidentzia, Biretarako saria eta AISGE fundazioaren saria dantzari onenarentzat (Eneko Gil), ZOO – Pizti trajedunak (2009), Näo me fales de Freddy Krueger (2009), Next in Line (2010), Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-rentzat eginiko lana Dantza Garaikideko lan onenaren saria Chelyabinsk-eko estatuan (Errusia), Shopping, Dança Jovem Brasilgo konpainiarentzat eginiko lana, Urrunetik ametsetan (2010), Where is my mind (2011), Fueradeleje taldearentzat eginiko lana, Act of God (2011), Transparent (2011), Joan zaretenei, adio (2012), N.A.N. (2013), 4X4 (2013), Madifathinka (Ekaitz Magikoa) (2014), Ikuslearen show-a (2015), Hariak (2016).

Harremanetarako

Asier Zabaleta Mendia

Banaketa

Isabel Jiménez


Laburrean

  • Egileak Ertza
  • KonpainiaErtza
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana