"Futbolariak eta printzesak"

  • "Futbolariak eta printzesak"
    Argazkia: eidabe.com
  • "Futbolariak eta printzesak"
    Argazkia: eidabe.com
  • "Futbolariak eta printzesak"

Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek Lur izan nahi du; Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Fitxa artistikoa:
Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
Aktoreak: Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday
Argazkiak: Ilara
Ekoizpena: Eidabe
Diseinua: Biko Komunikazioa

Adina: 7-13 urte
Iraupena: 50 minutu

Eidabe

Laburrean

Euskadi, auzolana