"Oskara"

  • "Oskara"
  • "Oskara"
  • "Oskara"
  • "Oskara"
  • "Oskara"
  • "Oskara"

Bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu Oskarak, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako ikuskizuna da. Instalazio moduko lan bat da, euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen dena, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duena. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen ia bortxazko lengoaia batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Kukai Dantza
  • Zuzendaria: Jon Maya Sein
  • Ideia eta eszena zuzendaritza: Marcos Morau (La Veronal)
  • Koreografia laguntzailea: Lorena Nogal, Marina Rodriguez
  • Dramaturgia: Pablo Gisbert
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Martxel Rodríguez, Urko Mitxelena
  • Abeslaria: Erramun Martikorena
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Musika sorkuntza: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert
  • Talde teknikoa: Angel Agüero, David Bernués
  • Ekoizpena: Nagore Martinez
  • Banaketa: Doltza Oararteta

SARIAK:

  • Huescako Antzerki eta Dantza Azoka 2016: Dantza ikuskizun onena
  • Max Sariak 2017: Dantza ikuskizunik onena, dantza talderik onena (Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Alain Maya eta Jonatan Lopez) eta jantzien diseinurik onena (Iraia Oiatzabal)

Kukai Dantza

Laburrean

Euskadi, auzolana