"Pa.Ti.N"


Lagun batzuk berriro elkartu dira euren antzinako bilera lekuan, skate parkean, urte askoren buruan. Saiatzen dira gogora ekartzen skatearekin erabiltzen zituzten trikimailuak, elkarrekin komunikatzeko modua, euren arteko kodeak, euren agur luze haiek...

Nerabezaroko kantetako hitzak oroitzen hasten dira. Egoera goibel samarra bihurtzen hasi da, baina umore sena galdu gabe. Iraganera joanda saiatzen dira denbora galdua berreskuratzen eta topera bizi nahi dute oraina, unetxo baterako baino ez bada ere.

Bakoitzak nahi zuena egin ote du bizitzan?

Koreografia eta antzerki egitura batetik abiatuta osatu da PA.TI.N izeneko pieza. Bertan badira inprobisaziorako tarteak, antzezleek harrituta utzi ahal izan ditzaten euren buruak eta aldi berean ikusleak.

Fitxa artistikoa
Kategoria: Hiri dantza
Zuzendaria: Helena Golab. Zuzendari laguntzaileak: Natalia Monge, Izaskun Santamaria
Koreografoak: Helena Golab, Ivan Alonso, Iñigo Garcia "Iru"
Interpreteak: Ivan Alnoso, Eneko Balerdi, Helena Golab
Musika/soinua: Fernando Carvalho
Eszenografia: Go.Lab
Jantziak: Go.Lab
Iraupena: 45 minutu

Konpainia: Helena Golab
Kontaktua: Rocío Pindado Larrea (Portal 71. Producciones Culturales S.L.)
Telefonoa: +(34)944100798 / 635708999. Helbide elektronikoa: rociopindado@portal71.com / portal71@portal71.com


Laburrean

  • Egileak Helena Golab
  • HikuntzaBat ere
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana