"Malmö"

  • "Malmö"
    Argazkia: Khea Ziater (www.kheaziater.com)
  • "Malmö"
    Argazkia: Khea Ziater (www.kheaziater.com)
  • "Malmö"
    Argazkia: Khea Ziater (www.kheaziater.com)

Neska lagun biren arteko traizioa eta ondorengo mendekua da lan honen gaia. Bidaia zirimolatsu bat aiherkundetik eta sentimendu zitalenetatik, ulermen eta barkameneraino.

Askotan, bi pertsonaren arteko harremana kolorez aldatzen da gutxien uste denean, kolpez; hitz bat, gertakari bat, aski da horrelako zerbait harremana errotik aldatzeko. Malmoe taldeak aldaketa hori jartzen digu begien aurrean, oholtzara eraman dituzten beste antzezlan batzuen ildo beretik.

Claudia eta Saga bost urte direla ezagutu ziren. Claudia Danimarkara lana aurkitzeko asmoarekin joan zen; Saga, bertan jaioa, momento hartan abeslari bezala hasten ari zen. Beraien bizitzako hiru urte zoroenak elkarrekin pasa zituzten, hezurra eta mamia bezala. Baina zerbaitek hautsiezina zirudien harreman hori apurtu zuen. Gaur, hainbeste denbora pasa ondoren, Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa gordeta dakar

Arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektu independiente bat da Khea Ziater.

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: Maria Urcelay (Saga) eta Ainhoa Jauregi (Claudia)
  • Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapena: Oier Ituarte
  • Bideo sorkuntza: Jesus Pueyo
  • Testuak: Mikel Somiñona
  • Itzulpena: Jon Gerediaga
  • Soinu espazioa: Joke De Vriese
  • Proiekzioetarako teknikaria: Javi Andraka
  • Argazkiak: Son Aoujil
  • Diseinu grafikoa: Aritz Merino
  • Zuzendari laguntzailea: Arrate Etxeberria
  • Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga

Khea Ziater

Laburrean

Euskadi, auzolana