"After You"

  • Argazkia: Horman Poster

Leku zehatzeko pieza bat da After You. Leku publikoek irudikapenetarako eta jolaserako dauzkaten aukerak ikertzen ditu. 

Hiria eszenografia bilakatzen da After You-n. Ikuslegoko pertsona bakoitzak audio dispositibo bat edukiko du (MP3) antzezlana jarraitu ahal izateko. Honi esker, ikuskizuna ia ikustezin izango da handik pasatzen direnen pertsonentzat, espazio bera partekatzen duten beste pertsonentzat. 

Beraz ikusleari ikuspuntu berri bat eskaintzen zaio bere inguruan dauden gauzekiko (batzutan partaide edo konplize gisa eta bestetan espia edo lekuko gisa) eta hiriaren txoko batzuk birrezagutzeko. 

Ikuslegoarentzat After You experientzia, errealitate dokumental eta eraikitako fikzioaren arteko fusioa izan daiteke, esperientzi ia zinematografikoa, baina bizitzan txertatua.

Fitxa artistikoa
Kategoria: Lengoaia eszeniko berriak
Zuzendaria: Horman Poster
Koreografoa: Horman Poster
Interpreteak: Matxalen de Pedro, Igor de Quadra
Musika/soinua: Horman Poster
Eszenografia: Horman Poster
Jantziak: Horman Poster
Iraupena: 20-30 minutu
Kontaktua: Horman Poster
Telefonoa: + (34)695741514 / Helbide elektronikoa: hormanposter@gmail.com


Laburrean

  • Egileak Horman Poster
  • HikuntzaBat ere
  • Data2010
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana