"El paseo"


«Aitortzen dut goiz eder batean, dagoeneko ez dakit zehazki zein ordutan, paseo bat emateko gogoa piztu zitzaidanez, kapela jantzi nuela buruan, espirituen idazkien gela utzi nuela, eta eskailerak jaitsi nituela, pauso bizkorrez kalera irteteko...»

Nola jarraitu dantzatzen gaur egun? Bada,irakurriz...
Nola jarraitu irakurtzen gaur egun? Bada, dantza eginez...

Proposamen honekin, ikusleari gonbita egiten diogu, Robert Walserrek 1917an idatzitako Paseoa eleberria ozen dantzatutako irakurketaz goza dezan. Etengabeko fluxua, ezin gelditua. Errekasto bateko uharrien moduan, irakurriz eta dantzatuz, ia aldi berean.

Fitxa artistikoa
Kategoria: Lengoaia eszeniko berriak
Ideia: Idoia Zabaleta
Ekoizpena: AZALA
Zuzendaria eta koreografoa: Idoia Zabaleta
Iraupena: 4 ordu
Kontaktua: Idoia Zabaleta
Telefonoa: + (34)657700739 / Helbide elektronikoa: idoia@azala.es


Laburrean

Euskadi, auzolana