"La Naturaleza y su temblor (talla 8-14)"

  • "La Naturaleza y su temblor (talla 8-14)"

Ekoizpen honetarako bildu den artista-taldearen nahia da lausodurak auzitan jarri eta haien gaineko gogoeta egitea. Lausoduretan ikusgarritasuna, errepresentazioa, birsortu eta biderkatzen da, gaur egun beraietan kontsumitzen baitira informazioa eta esperientzia.

Lausodura opakoak dira, trinkoak, eta uko egiten diote beraietan zehar bizitza imajinatzeko posibilitatea.

La naturaleza y su temblor izeneko pieza site-especific erako interbentzio-mekanismo bat da, errealitateri laguntzen emandako paseo-bisita pausatu bat. Bertan, eta koreografia-, antzerki-, zein zinema-tresnetatik abiatuta, errebelatu egin nahi du, beste errealitate bat agerraraziz.

Ikuslearengan pertzepziorako aukerak piztuz, beste era batean begiratu, deszifratu eta ulertarazteko, beraren fantasmagorian sartzeko gonbitea eginez.

Hirian zeharreko paseo honek gonbidatzen gaitu sentitzera, era batean edo bestean, itxuren azpitik taupadaka ari den dardarak esangura ematen diola gure existentziari, ñabardurez betetzen dituela, eta ahalbidetu egiten duela bizitza azaleko atzamarkada soila baino gehiago izatea.

Fitxa artistikoa
Kategoria: Lengoaia eszeniko berriak
Zuzendariak: Idoia Zabaleta, Chus Domínguez, Sofía Asencio, Tomás Aragay
Koreografoak: Idoia Zabaleta, Chus Domínguez, Sofía Asencio, Tomás Aragay
Interpreteak: Idoia Zabaleta, Chus Domínguez, Sofía Asencio, Tomás Aragay
Ekoizpen exekutiboa: Laia Alzueta
Iraupena: 75 minutu.
Kontaktua: Idoia Zabaleta
Telefonoa: + (34)657700739 / Helbide elektronikoa: idoia@azala.es


Laburrean

  • Egileak Idoia Zabaleta, Chus Domínguez, Sofía Asencio, Tomás Aragay
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana