"Itzaletan egiten duguna"


Filmazpit katalogoko filma.

Viagok 379 urte ditu. Vladislavek, 862. Deaconek, 183 besterik ez. Baina Petyr, Petyr da nagusi: 8.000 urte! Lauak pisu batean bizi dira Wellingtonen, Zeelanda Berrian eta dokumental faltsu honen protagonistak dira. Filma etxe bateko eguneroko errutinak ekar ditzakeen arazoei buruz mintzo da, batez ere odol-xurgatzailea bazara eta azkarrenen, aberatsenen edo ondoen jantzitakoen artean ez bazaude (hau da, ez zara ez Louis ez Lestat). Gizagaixo batzuk besterik ez dira eta argi eta garbi erakusten dute zergatik beste izaki ikaragarri batzuk (zonbiak eta otsogizonak) gailentzen zaizkien pantailan eta ziberespazioan. Sundancen estreinatu zen eta “Anemikoa” dela uste dute batzuk, baina gehiengoak barre egin zuen. 44.234 like dituzte facebooken eta Vlad Paldoztatzailearen erretratu batek presiditzen du.

Jatorrizko izenburua: What We Do in The Shadows
Zuzendariak: Jemaine Clement, Taika Waititi
Gidoia: Jemaine Clement, Taika Waititi
Ekoizpena: Taika Waititi, Chelsea Winstanley, Emanuel Michael / Shadow Pictures
Aktoreak: Taika Waititi, Jonathan Brugh, Jemaine Clement, Cori Gonzalez-Macuer, Stu Rutherford, Ben Fransham
Argazkia: DJ Stipsen, Richard Bluck
Herrialdea: Zeelanda Berria
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
Iraupena: 86 minutu


Laburrean

  • Egileak Jemaine Clement, Taika Waititi
  • KonpainiaTaika Waititi, Chelsea Winstanley, Emanuel Michael / Shadow Pictures
  • HikuntzaIngelesa
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana