"A escondidas"


Ibrahim, 14 urteko mutiko marokoar bat, bakarrik eta desorientatuta doa hiri handi baten kanpoaldeko errepide batean zehar. Bi egun barru herrialdetik botako dutela esan berri diote, orduan, bere zakua hartu du eta ihesari eman dio. Bakarrik dago. Ez du nora joanik. 

Rafa, 14 urteko mutiko espainiar bat, diskoteka bateko komunera korrika sartzen da. Ezin du gehiago, oso urduri dago. Kanpoan Marta dago, Rafarengandik esperantza handiak dituen neska, mutilak berak ere ez du uste horrelako zerbait eman dezakeenik.

Bi mutil hauen bizimoduak elkar gurutzatzear daude, eta ez da ustekabeko gurutzatze bat izango. Bata bestearengan eragina edukiko dute. Bien arteko elkartze hori oso handia izango da, mutiko biak kontrola ezinak izango diren sentipenak sentitzen hasiko dira.

Fitxa teknikoa
Ekoizleak: Baleuko S.L; Bitart Media
Iraupena: 88 minutu
Generoa: Fikzioa
Zuzendaria: Mikel Rueda Sasieta
Gidoilaria: Mikel Rueda Sasieta
Ekoizleak: Eduardo Barinaga, Karmelo Vivanco, Fernando Diez
Argazki zuzendaria: Kenneth Oribe
Produkzio zuzendaria: Asier Bilbao
Arte zuzendaria: Idoia Esteban
Ileapaintzailea: Ana Vega
Jantziak: Azegiñe Urgoitia
Musika: Xabier Agirre
Zuzendari laguntzailea: Nerea Castro
Filmaren webgunea: www.aescondidaspelicula.com


Laburrean

  • Egileak Mikel Rueda Sasieta
  • KonpainiaBaleuko S.L; Bitart Media
  • HikuntzaGaztelania
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana