"Self"

  • "Self"
    Argazkia: www.matxalenbilbao.es

"Haiek jendeaz hitz egiten didate, gizateriaz. Baina nik ez dut inoiz jende edo gizakirik ikusi. Nik pertsona desberdinak ikusi ditut, ikaragarri desberdinak. Bakoitza bere aldetik, batetik bestearengana espazio huts handi bat dagoela". (Fernando Pessoa)

... Robert eta ni desberdintzen gaituzten gauza asko daude, herrialdea, hizkuntza, kultura, generoa, belaunaldia, esperientziak

... Robert eta ni batzen gaituzten gauza asko daude, dantza

Bikoteak bestearekiko topaketak ikertzen ditu: desberdinarekiko, eta desberdintasunetan eta lotura eta antzekotasun posibleetan bilatzen du. Berezitasun eta subjektibotasunari buruzko hausnarketa egiten du; nortasuna deitzen diogun horren ezinbesteko ezaugarriak baitira.

Selfen abiapuntua nortasunaren ideia hau da: norberaren berezitasunaren eta besteekiko dugun antzekotasunaren arteko dilema; hau da, gure izateko eta sentitzeko moduaren berezitasunen eta gure jokaeraren homogeneotasunaren artekoa.

Fitxa artistikoa:
Kategoria: Dantza garaikidea
Zuzendaria: Matxalen Bilbao
Koreografoak: Matxalen Bilbao, Robert Jackson
Interpreteak: Matxalen Bilbao, Robert Jackson
Musika/soinua: Borja Ramos
Argiztapena: David Alcorta
Jantziak: Matxalen Bilbao, Muchula
Iraupena: 57 minutu

Konpainia: Matxalen Bilbao
Kontaktua: Matxalen Bilbao
Telefonoa: +(34)666839267 / Helbide elektronikoa: matxalien@yahoo.es


Laburrean

Euskadi, auzolana