"Privolva"

  • Argazkia: Jon Cazenave (iturria: www.deandres.net)

Privolva-k homogeneizatu egiten diren gorputzekin jolasten du. Privolva ukitu erretro-futurista duen pieza da. Privolva definitu gabeko espazio multidimentsional eta poetikoan kokatzen da. 

Lan hau zientzia fikziozko imajinarioan oinarritzen da eta J.L.Godard-en Alphaville pelikularen zati baten inguruan artikulatzen da. Pelikula honek etorkizun distopiko bat aurkezten digu, non hitz batzuk debekatu egin diren eta horren ondorioz bere esanahiak galdu egin diren. Espazio paralelo bat sortzen laguntzen duten film-baliabideekin lan egiteko interesa dauka abiapuntu pieza honek. 

Espazio horretan, hiru gorputzak ordeztu, mugatu, osatu egiten dira, eta funtzionatzeko modu berezi bat sortzen dute... 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 3, 3, 2, 3, 1, 1, 1, 1, 3, 2, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3 eta ahazten ari direnari buruz dabiltza galdezka. 

Privolvak ilargiaren beste aldea esan nahi du, Lurretik inoiz ikusi ezin dugun aldea. (Kepler).

Fitxa artistikoa:
Kategoria: Dantza garaikidea
Zuzendaria: Olatz de Andrés
Koreografoa: Olatz de Andrés
Interpreteak: Pilar Andrés, Isaac Erdoiza, Olatz de Andrés
Musika/soinua: Jose Urréjola
Argiztapena: Gabo Punzo
Eszenografia: Alberto Sin Patrón
Jantziak: Leire Orella
Iraupena: 50 minutu

Konpainia: Olatz de Andrés
Kontaktua: David Alday
Telefonoa: +(34)678362366 / Helbide elektronikoa: distribucion_davidalday@yahoo.es


Laburrean

  • Egileak Olatz de Andrés
  • HikuntzaBat ere
  • Data2011
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana