"Eight"


Hausnarketara gonbidatzen gaituen irudimenez jositako dantza ikuskizun limurtzaile, ebolutibo eta samurra da Eight.

Dantza garaikidea ulertzeko moduan eta sentikortasunean bat egiten duten bi artistak sortutako ikuskizun honek, gai handiak lantzen ditu. Mundua eta pertsonak ulertzeko ahaleginean, sentimenduak adierazteko eta hauek mugimendu bilakatzeko modua erdiesten saiatzen da.

Denborari eta espazioari dagokienenez, Eightek bidaia zirkularra marrazten du, zenbait momentutan baita kiribila ere. Hori dela eta, ikusleak, arima eta mugimendua duen 8a hautemango du, makurtzean, infinitoa isladatzen duena. Hasierako keinua: bien besoak itxita eta elkargurutzaturik, dualtasuna eta batasunaren arteko lehia dakarkigu burura. Bi izaki edota kontzeptu elkarren artean komunikatzen, astintzen, ferekatzen, miatzen, imitatzen. Biak elkar korapilaturik eta ihesik doaz, bat egin arte... Edo desagertu arte.

Ikuskizun honetan proposaturiko ikus-entzunezko baliabide teknikoen bitartez, ikuslea, iluntasunean hasten den bidai batean murgilduko da, huts horren baitan espresioaren jaiotzaren lekuko izango da udazkeneko baso baten bakardade biluzian. Handik, ikuskizunak aurrera doan heinean, hirira eramango gaitu, eta azkenik itzal eta ametsen arteko giro intimoan, bukaera helduko da.

Gauza guztiak jaio, hazi, garatu itzali... eta berriz jaiotzen dira. Musikak hasierako erritmo tribaletatik, sustraietatik, kobazuloetatik... gaur egungo elementu elektronikoetara, bidaia luzea egin behar izan du. Ikusleak bidaia honen lekuko izango da. Horrez gain, artisten mugimenduak, airezko eta urezko doinu telurikoen bitartez bideratuak izango dira. Musikak sortzen duen ibai sakon horretan, artistak murgildu, zipriztindu, eta armonia osoz mugituko dira.

Fitxa artistikoa:
Kategoria: Dantza garaikidea
Zuzendariak: Marion Sparber, Nerea Martínez Martín
Koreografoak: Marion Sparber, Nerea Martínez Martín
Interpreteak: Marion Sparber, Nerea Martínez Martín
Musika/soinua: Richie Salvador
Jantziak: Monica Lavandera
Konpainia: Sparber-Martínez

Kontaktua: Nerea Martínez Martín
Telefonoa: +(34)635702482. Helbide elektronikoa: nere_mar_mar@hotmail.com


Laburrean

  • Egileak Marion Sparber, Nerea Martínez Martín
  • KonpainiaSparber-Martínez
  • HikuntzaBat ere
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana