"Ezer ez da dirudiena"


Arrautza jatera joan eta txorizo zaporea du... Tortilla frantsesa egin eta gazta usaina dauka... Arrautza egosi eta desagertu egiten da!

Baina zer ari da gertatzen?

Bat-batean otxo batek txitak lapurtzen ditu, baina ezer ez da dirudiena... Ondoren dantzan ikusten ditugu oiloarekin...

Ehiztari batek Txanogorritxo babestu nahi du, otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da... Txanogorritxok otsoa aurkitzen du beldurtuta, ehiztariak sortzen duen zaratak beldurtzen du... Ezer ez da dirudiena...

Patata Tropikala Antzerki Laborategiak 3 ipuin desberdin nahastu ditu, emakumeen aurkako indarkeriaz, immigrazioaz eta gizarte desberdintasunaz hitz egiteko. 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana da; oso modu didaktiko eta errazean, gai hauek lantzen ditu, edozein adinetako pertsonek uler dezaten gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak.

Berriro ere txotxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditugu, antzezlan dinamikoa eta dibertigarria ez ezik, pentsarazi ere egiten duena sortzeko.

Ezer ez da dirudiena...


Laburrean

  • Egileak Patata Tropikala
  • HikuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana