"Egun handia"


Egun handia gertu dago. Hilabeteak daramatzate, baita urteak ere, prestatzen. Badakite egun berezi horrek beren bizitza alda dezakeela betirako.

Dokumentalak proba bati aurre egin behar dien lau gazteren -Albert, Nidhi, Tom eta Deegii- istorio erreal eta bikaina kontatzen du. Proba horrek beren bizitzak aldatu eta hobetu ditzake betiko. Egun handia gertu dago eta herrialde desberdinetako (Kuba, India, Uganda eta Mongolia) gure lau heroiek hilabeteak eta urteak daramatzate erronka honi aurre egiteko prestatzen. Hainbeste ahalegin egin ondoren, badakite beren eta familien helmuga markatuko duen ametsa errealitate bihurtzeko unea iritsi dela. Beren pasioa da, eta orain, helburu bakar bat dute: arrakasta.

Giza ahaleginari buruzko istorio zirraragarria eta bikaina da Egun handia, hezkuntzari, ahaleginari, itxaropenari eta adoreari egindako gorazarrea. Azkenean, edozer gauza gertatuta ere, haientzako garaipena izango da.

EUSKARAZKO ESTREINALDIA: 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala. ARETOAK: Multicines (Bilbo), Florida (Gasteiz) eta Principe (Donostia).

Fitxa
Jatorrizko izenburua: Le Grand Jour
Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
Iraupena: 86 minutu
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Dokumentala
Zuzendaria: Pascal Plisson
Gidoia: Pascal Plisson, Olivier Dazat
Musikagilea: Krishna Levy
Produktorea: Muriel Sauzay


Laburrean

  • Egileak Pascal Plisson
  • HikuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana