"Irrintzi"

  • "Irrintzi"
    Argazkiak: Jos M Martnez (Bubu)
  • "Irrintzi"
    Argazkia: Jos M Martnez (Bubu)

IRRINTZI: oihu karrankari, ozen eta luze, arnas bakarrekoa. Bere erabilpenak hainbat funtzio izan ditu historian zehar, baina gu irrintziren komunikatzeko gaitasunean zentratzen gara; gehien bat, herriko jaietan eta beste ekitaldietan botatzen den irrintzian, poztasunaren leherketa bezala. Bat-bateko eta askatzaile oihu hau entzulearengan empatia sortzen du eta hunkitu egiten du. Bere bibrazioa hartzen dugu soinu eta gorputzari eramanez. Gorputzak bibratzen du laurogeitaka urteko emakume batena bezalakoa. Honek gero eta fakultate gehiago galtzen ditu bere gorputzean baina ez horrenbeste bere ahotsan.

Fitxa artistikoa

  • Dantza mota: Dantza garaikidea
  • Erakusketa lekua: Aretoa (kaleko bertsio bat ere badago)
  • Estreinaldia: 2016
  • Iraupena: 51 minutu
  • Konpainia: Organik Dantza-Antzerki
  • Zuzendaria: Natalia Monge
  • Koreografoa: Natalia Monge
  • Dantzariak: Laurentx Etxemendi, Helena Golab, Natalia Monge
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa
  • Musika/Soinua: Laurentx Etxemendi
  • Argiztapena: Oscar Grijalba
  • Eszenografia: Laurentx Etxemendi
  • Jantziak: Organik Dantza-Antzerki
  • Beharrezkoa den gutxieneko espazioa: 5m x 4m
  • Eszenatokian dagoen jende kopurua: 3
  • Biran joaten den jende kopurua: 4

Konpainia

ORGANIK 2002an sortu zen, baina 2007tik aurrera hasi zen sormen jarduera jarraitua egiten. 2011tik konpainia finkoetako bat da Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzari esker, bere ibilbidearengatik eta nerabeekin hezkuntza-zentroetan duen sensibilisazio-proiektuarengatik.

Natalia Mongek zuzentzen du ORGANIK hasieratik eta sormen lanetan alderdi pertsonalak oinarri hartu eta gaurkotasunaren unibertsora eramaten ditu, mendebaldeko gizarte honetan kezkatzen gaituen alde gizatiarra elkarbanatzeko.

Testuaren eta dantzaren arteko hizkuntza erabiliz, mugimendua erabiltzen du adierazpenerako baliabide moduan eta emozioetarako, interesatzen zaion horri buruz hitz egiteko. Konposizioetan paisaia desberdinak bilatzen ditu soinu munduarekin duen loturaren bidez, eta, oro har, ikuspegi ironikotik.

Kontaktua

Natalia Monge

Banaketa

Portal 71


Laburrean

Euskadi, auzolana