"Kalakan and Friends"


Kalakan and Friends DVDak hirukotearen lagunak eta kolaboratzaileak kontzertu berezi batean elgarretaratzen ditu.

Zumarragako Antiguako baselizaren barnerat ezohiko kontzertu baten ikusterat eramaiten gaitu. Gaualdi bakar batean, azken urte hauetan Kalakan taldearekin kolaboratu duten artista lagunak bildu dira. Ordu batez, hirukoteak landu dituen estilo musikal eta artistikoen aniztasun ikaragarriaren ezagutza egiten dugu. Kaletik edo balletetik etorritako dantzariak, musikari klasiko edo herrikoiak, kantariak: soslaien desberdintasunak taldearen egokitze eta konpartitzeko ahala erakusten digu.

Kalakan and Friends lanak Kalakanen ibilbidearen aberastasuna agertzen du.


Laburrean

Euskadi, auzolana