"Maitasunaren ostean, maitasuna"

  • Argazkia: www.adosteatroa.com
  • Argazkia: www.adosteatroa.com
  • Argazkia: www.adosteatroa.com

Maitasunaren ostean, maitasuna oinarritzat Dora Salazar artistaren iruditeria duen Garbi Losadaren sorkuntza bat da. Izaera narratzaile indartsua, baita  antzertiarra ere, duen lan bat da. Garbi Losadak planteatzen duen dramaturgia Dora Salazarren unibertsoaren berrikuspen aske eta subjetibo bat da, izaera pertsonal argia duen proiektu batetan (pertsonala baino, multipertsonala, bi baitira filtroak: artista plastikoarena eta dramaturgoarena).

Era honetan, Garbik bere bizipenak gehituko dizkio Dorak eskainitako narrazio piktorikoari (berniza geruzak gehituaz), berriz ere interpretatuaz, unibertso hau (bere unibertsoa, gutxienez), bizitzarekiko ikuspuntu hau (bizitzaren ikuspuntu bat, behintzat) bi artisten artean kontatu nahian. Baina lau eskuz sortua, elkarlan estuan, prozesua elkarren eskutik eginez.

Proposamen honekin, hiru ahotsetan planteatzen du Garbik maitasun istorioa, panpin errusiarrak bailira kontatua, non istorio batek beste istorio bat gordetzen duen, eta honek beste bat... Iragana eta etorkizuna elkarri lotzen zaizkio, Dora Salazarren lana oinarri harturik,  istorio hau ikuslegoarekin batera  ekartzeko gogora.

Fitxa
Hizkuntza bertsioak: EUSKARA - GAZTELANIA
Testua eta zuzendaritza: GARBI LOSADA
Lan plastikoa: DORA SALAZAR
Aktoreak: ANE GABARAIN DORLETA URRETABIZKAIA SARA COZAR
Zuzendari laguntzailea: VITO ROGADO
Euskarazko itzulpena: DORLETA URRETABIZKAIA
Eszenografia diseinua: DORA SALAZAR / MARKOS TOMÁS
Jantzi diseinua: TYTTI THUSBERG
Argi diseinua: XABIER LOZANO
Musika: JAVIER ASIN
Soinu espazioa: ASIN SOUND
Zuzendaritza teknikoa: KARLOS PEREIRA
Eszenografia egitea: BARRITU / ADOS TEATROA
Atrezzoa: GORKA ESNAL
Jantzitegia egitea: TYTTI THUSBERG
Argi eta soinu teknikariak: LIMBO ESCENA
Bideo errealizazioa: JAVIER ALONSO
Argazkiak: EZTIPHOTO
Diseinu grafikoa: GORKA ESNAL
Ekoizpen exekutiboa: JOSÉ ANTONIO VITORIA
Ekoizpena: LEYRE ORTIZ / GORKA ESNAL
Banaketa: ADOS TEATROA

Dosierra [PDF - 5,61 MB]


Laburrean

  • Egileak Garbi Losada
  • TraductorDorleta Urretabizkaia
  • KonpainiaAdos Teatroa
  • HikuntzaElebietan
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana