"Xihiko"

  • "Xihiko"
    Argazkia: Marion Morin
  • "Xihiko"
    Argazkia: Marion Morin

Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak? Animaleari presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote? Sekretu hori normalki mutil gazteei bakarrik azaldua zaielarik...

Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jotzailea eta Jokin Irungarai perkusio jotzaileak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentuak joko dituztelarik.

Sinopsia

Xihiko mendia edo le Mont Chico gailur bat da Pirinioetako dantzarien irudimen kolektiboan sortua. Mutxiko hitzaren deribatu bat da, eta mutxiko hitzak gizon ez ezkondua erran nahi du euskaraz. Beste batzuk erranen dute musika hitzaren eratorpen bat dela... Bizkitartean, «Mutxiko» jauzi bat da ongi ezagutua zeren oraindik erabat bizirik dago eta dantzatua da gure Euskal Herrian bainan baita ere Pirinioetan. Mutxiko deitu diogu Euskal Herrian eta Mochico Okzitandarrez. Emanaldi hau ikerketa proiektu batean sartzen da, EliralE eta Kristof Hiriartek zuzenduriko Bastidako LagunArte konpainiek batera daramatena azken bi urteotan. Mutxikoen gaiaren inguruan egindako ikerketa/gogoetak sistema horren berdinamizatzea ahalbidetu du, dimentsio garaikide bat itzuliz, zeinak Xihiko obraren idazkera koreografiko eta musikala bultzatu baitu.

Fitxa

  • Dantza mota: Dantza garaikidea. Euskal dantzak. Familientzako ikuskizuna
  • Erakusketa lekua: Aretoa
  • Iraupena: 45 minutu
  • Estreinaldi data: 2016
  • Konpainia: EliralE
  • Interpreteak: Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koreografia: Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak: Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Laguntza teknikoa: Feldenkraïs TM: Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza: Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jantziak: Maialen Maritxalar
  • Osagarriak: Annie Onchalo
  • Ekoizpena: Marion Morin
  • Beharrezkoa den gutxieneko espazioa: 12m x 10m
  • Eszenatokian dagoen jende kopurua: 5
  • Biran joaten den jende kopurua: 9

Kontaktua eta banaketa

Thierry Biscary


Laburrean

  • Egileak EliralE
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana