"Itsas lapurrak"

  • "Itsas lapurrak"
  • "Itsas lapurrak"
  • "Itsas lapurrak"
  • "Itsas lapurrak"

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea…

Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko.

Haatikek dantzaren bidez garai hartako kontakizun bat irudikatuz, itsasertzeetako herrietan ematen ziren bizipenak, kulturen arteko elkarbizitza eta baita zituzten sineskerietan murgilduko gaitu.

FITXA TEKNIKOA:

Egilea, koreografoa: Aiert Beobide Egaña
Zuzendaritza eszenikoa: Olatz Beobide Egaña
Ekoizpena: Iurre Aranburu Tainta
Eszenografia diseinua: Iurre Aranburu Tainta
Eszenografia errealizazioa: Salaberria Aroztegia
Argiztapen diseinua: Anartz Beobide Egaña
Argi teknikaria: Anartz Beobide Egaña
Jantzien diseinua: Ramón García Zabalegi
Jantzien errealizazioa: Ramón García Zabalegi
Interpreteak: Itziar Doyharzabal, Ane Jauregi, Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, IKer Sanz, Jon Arsuaga eta Aiert Beobide.
Iraupena: 35'

Dossierra


Laburrean

Euskadi, auzolana