"El show del espectador"

  • Argazkia: www.ertza.com
  • Argazkia: www.ertza.com

Ikuskizun bat beste ikuskizun baten barruan. Beste baten obra batez jabetzen den protagonista desterratua. Ikuslearen adimenaren barnealderako bidaia. Musikari bakarra, bateria batekin eta piano batekin. Hizkuntza mintzatu, kantatu eta dantzatuen koktela. Musika-kontzertu bat. Antzezlan bat. Dantza-ikuskizun bat. Gauza horiek guztiak batera da El show del espectador obra, baina horietako bakar bat ere ez zehatz-mehatz.

Azken batean, zuzeneko musikarekin egindako dantza/antzerki pieza bat da, ikusleak arte-emanaldi publiko batean hartzen duen jarrerari buruzko gogoeta egiteko aitzakia gisa erabilia, aurreiritzi inkontzientetik abiatu eta kritika kontzientera iritsi arte.

Fitxa

Egilea: Asier Zabaleta
Koreografoa: Asier Zabaleta
Zuzendaritza eszenikoa: Asier Zabaleta
Ekoizpena: Ertza
Musika: Iñar Sastre
Musika zuzendaritza: Iñar Sastre
Jantzien diseinua: Asier Zabaleta
Interpreteak: Henrique de Souza, Marina Scotto, Thiago Luiz Almeida, Sergio Nguema, Iñar Sastre
Iraupena: 30’
Kontaktua: arantza@ertza.com
Webgunea: www.ertza.com

Ertza

Asier Zabaletaren eskutik jaio zen Ertza 2004an. Antzezle lana koreografo lanarekin uztartzen du; eta honako koreografia hauek sortu ditu: EGO-tik (2004); Elagujerodelavestruz, Intemperie; Bihar jaio nintzen (2008) –Madrilgo XXII. Koreografia Lehiaketako hiru sari irabazi ditu–; Next in line (2010); Act of god (2011); Joan zaretenei, adio (2012); NAN (2013); 4X4 (2013) –kalerako pieza, bere estreinaldian 2013ko UMORE AZOKAren Euskadiko Ikuskizunik Onenaren Saria jaso zuena– ; Madifathinka, la Tormenta Mágica (2014) eta El show del espectador (2015), besteak beste.


Laburrean

  • Egileak Asier Zabaleta
  • KonpainiaErtza
  • HikuntzaBat ere
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana