"Ruta Oeste"

  • Argazkia: www.dooscolectivo.es

Bidaia baten ostean, berriro elkartu dira biak, elkar ezagutu zuten leku berean, lehen aldiz elkarrekin dantza egin zuten lekuan. Udako zinema bat da, orain zaharkitua eta abandonatua, baina bien arteko hainbat une gogoangarriren lekuko izan zena. Une onak eta txarrak. Ez da maitasun-historia bat, baina maitasunaz ari gara. Denboraren joanari, harremanei, etsipenari, konfiantzari, laguntasunari eta minari buruzko historia da, baina, batez ere, aliantzatzat hartzen den maitasunari buruzkoa.

Fitxa

Egilea: DOOS Colectivo
Koreografoak: Eva Guerrero + interpreteak
Zuzendaritza eszenikoa: Eva Guerrero
Ekoizpena: DOOS Colectivo
Musika: Mari Carmen Guillén y Arantza Heredia
Musika zuzendaritza: Mari Carmen Guillén
Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
Argi teknikaria: Arantza Heredia
Soinu diseinua: Mari Carmen Guillén
Ikusizko diseinua, errealizazioa eta postprodukzioa: Jone Novo / Bufalo Produkzioak
Itzulpena: Euskera: Nerea Lorente
Ingelesa: Jemima Cano
Frantsesa: Julia Färber
Interpreteak: Julia Färber y Daniel Arranz
Iraupena: 40'
Kontaktua: info@dooscolectivo.es
Webgunea: www.dooscolectivo.es

DOOS Colectivo

DOOS arte-kolektiboaren zuzendariak Eva Guerrero eta Jemima Cano dira. Biek ala biek nahi zuten dantzara ohituta ez dagoen publiko horretara hurbiltzea, dela ikuskizunen bidez, dela kultura hedatzeko edo bitartekaritzako bestelako jardunen bidez. Eszenan, Evak testuak, ekintzak eta keinuak erabiltzen ditu komunikatzeko eta artifizioa saihesteko. Haren estetika lotsagabea da beti, eta bideoa ere erabiltzen du hizkuntza osagarri gisa. Sorkuntzan darabilen filosofiari esker, haren piezak egokiak dira publiko berrientzat, bai eta erakargarriak ere bestelako kutur produktuak kontsumitzen dituen publiko gaztearentzat.


Laburrean

  • Egileak DOOS Colectivo
  • HikuntzaBat ere
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana