"Launaka"

  • Argazkia: www.dantzaz.net

Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berri bat da Launaka, Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ekoitzia. Nazioarte mailako bi koreograforen lanak biltzen ditu, programa honetarako bereziki prestaturik: Paolo Mohovich y Vitali Safronkine, bi konposatzaile handin musika harturik: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert, eta erabat nazioartekoa den baina euskal Herriko sortzaile baten inspirazioa harturik: Cristóbal Balenciaga. Lau lankideak, lau sortzaileak (bost, hobeto esanda), lau dantzarien hirukoteak, eta hari laukote bat, guztiak bilduta lau fase dituen prozesu batean. Jada bukatuta dagoen prozesu bat (Mohovich eta Arriaga), 2015eko urrian hasiko den beste prozesu batekin bateratuta, 2016ko apirilaren 9an bukatzeko, fase ezberdinetan.

Fitxa

Koreografoak: Paolo Mohovich, Vitali Safronkine
Zuzendaritza eszenikoa Adriana Pous
Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
Musika: Schubert, J. C. Arriaga, Niña Coyote y Chico Tornado
Argiztapen diseinua: Alberto Arizaga, Paolo Mohovich, Vitali Safronkine
Jantziak: Xabier Mujika
Jantzien errealizazioa: Xabier Mujika, AEG
Interpreteak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustin Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines
Iraupena: 60'
Kontaktua: orok@dantzaz.net
Webgunea: www.dantzaz.net

Dantzaz Konpainia

Adriana Pousen aginduetara, Dantzaz Konpainiak, sorkuntza-proiektu berriak sortuz eta nazioartean ospetsuak diren koreografo nagusiekin (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) lan eginez, etenik gabe jarraitzen du antzokietarako eta beste era bateko espazioetarako ekoizpenak prestatzen.

2008tik aurrera, berrehun eta berrogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte, 150.000 ikusle ingururengara iritsiz, Europa osoan zehar (eta harago): Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Aljeria...


Laburrean

  • Egileak Dantzaz Konpainia
  • HikuntzaBat ere
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana