"Carne, el carnicero y los pecados de los otros"


Carne, el carnicero y los pecados de los otros laugarren mailan dauden Bizkaiko Antzerki Ikastegiko ikasleen ikasketa bukaera lana da. Eskolak aurten 20 urte betetzen dituela eta, lan erakusketa ezberdinak antolatu ditu 2016an zehar antzezteko.

Sinopsia: 
Harakin bat eta bere harategia... beti aipatua den gizona. Alboan dituenak norbait maitatzeko, ulertzeko bilatzen dutelarik... Hitzordu labur bilduma bat, ezezagunekin batzuetan, paktatua besteetan, bekaizkeriaz, amorruz, harrokeriaz, lizunkeriaz beteak.

Zazpi bekatu nagusien bitartez, tabernetan, jatetxetan edo diskoteketan topatzen diren gazte batzuen ibilerak ikusi ahal izango ditugu. Bekatu horien izenburupean euren arazoak konpontzen saiatuko dira edo, beharbada, bilatzen jarraituko dute... Bilaketa, erlazio eta ez elkartze katalogoa da, dibertigarriak edo arraroak batzuetan eta, beste batzuetan bizitza bezain mingotsak.

Testua eta zuzendaritza: 
Fer Montoya

Antzezleak:
Kepa Alesso
Maria Cerezuela
Ismael Pereira
Sergio del Pozo
Iñaki Torralbo
Nerea Wright Iturregi

Lantalde artistikoa:
Jantziak: Lorena Montenegro
Koreografia: Fer Montoya
Lan fisikorako laguntzaileak: Atxarte Lopez de Munain / Maitane Zalduegi
Argiztapena: Arantza Incera
Zuzendari laguntzailea: Olatz Gorrotxategi

Fitxa teknikoa:
Generoa: Antzerki testuala
Publikoa: Heldua
Ekoizpena eta banaketa: Bizkaiko Antzerki Ikastegia (BAI)
Kontaktua: info@bai-bai.net / actpress@bai-bai.net
Telefonoa: 944389096 / 616945813 / 665723771


Laburrean

  • Egileak Fer Montoya
  • KonpainiaBizkaiko Antzerki Ikastegia (BAI)
  • HikuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana