"Kondaira baten truke"


Urtero, ohitura denez, naturaren festa ospatzen dute iratxoek. Marrubizko tarta egiten dute denen gozamenerako eta natura bizirik dagoela ohartzeko.

Festa baino lehen, beti bezala, Izarrek iratxoetako batek, kondairaren pasarte bat irakurriko du, tarta labean dagoen bitartean: "Natura sortu zen egunean, naturarekin bat, Izaro eta Kixmi jaio ziren. Natura zaintzearen ardura hartu zuten. Horregatik, beti aurkitu dugu natura hain eder, polit eta indartsu. Gaur egun, Izar eta Tximista gara ardura hori daukagunak. Zer gertatuko litzateke tarta garaiz prest egongo ez balitz?".

Patata Tropikalaren antzezlan berria. Naturaren legeez, elkarbanatzearen garrantziaz eta errespetuaz ohartzeko balio digu, betiz bezala, kolorea, irudimena eta umorea ardatz hartuta.

Fitxa
Konpainia: Patata Tropikala Teatro
Publikoa: 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Iraupena: 55 minutu
Bertsioak: Euskara eta gaztelania
Webgunea: patatatropikala.com
Harremanetarako: 653712367 / patatatropikala@gmail.com


Laburrean

  • Egileak Patata Tropikala
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana