"Monolokos"


Etxeko monologista onenak ikusi nahi dituzu?

Orain elkartu egin dira, proposamen berri honetan: Monolokos.

Ezberdinak, norberak bere erara. Ikuskizun azkarra, freskoa, etenik gabea, non gimnasioak, kotilleoa, txinatar dendak, gizon eta emakumeen arteko harremanak edota etxeko animaliak aitzakia bihurtzen dira "Stand up comedy" estiloa taularatzeko, baina oraingo honetan gure erara.

Euskadin soberan ezagunak diren aktoreak, oraingo honetan bakarrizketen munduan lanean. Formatu ezberdinak aukeran; bat, bi edo hiru artistekin, hala nola: Gorka Aginagalde, Maribel Salas, Jon Plazaola, Asier Hormaza, Gemma Martinez, Javier Merino, Susana Soleto, Iñigo Salinero, Sol Magunagoikoetxea, Ane Gabarain eta Alane Etxeberria.

Informazio gehiago: www.ttipia-kultura.com/monologos-info.


Laburrean

  • Egileak Gorka Aginagalde, Maribel Salas, Jon Plazaola, Asier Hormaza, Gemma Martinez...
  • KonpainiaTtipia Promociones Culturales
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana