"Umorea"


Umorea. Izenburuan hitz joko bat. Jolasa. Horixe delako antzezpen ororen funtsa, jolasa. Eta ikuskizun guztien oinarri.

Umorea eta ikuskizuna. Ikusleak eta antzezlea. Harreman horretan bakoitzak bere rola bete behar.

Umoristarena badakigu zein den baina ba ote dakigu ikuslego edo publiko izaten? Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin.

Hain zaila ere ez da.

Oraingo honetan niri gertatutako istorioak kontatuko ditut, edo niri gertatu zaizkidala esanez, asmatutakoak. Azken finean berdin dio. Pentsa, ni neu jaio aurretik gertatutako istorioak ere kontatuko ditut. Protoi-istorioa edo pre-istorioa deitu beharko nuke?...

Jose Cruz Gurrutxaga (Azkoitia, Gipuzkoa)

Interpretazio munduan denbora luze daraman antzezlea da.

Antzerkian: Euskal Herriko konpainia garrantzitsuenekin egin du lan; Tanttaka, Vaiven, Txalo, Tardean edo Gorakada... azken honekin La vuelta al mundo ikuskizunean egindako paperagatik saria lortu du.

Telebistan: ETBko saio ugaritan ikusi ahal izan dugu; Martín, Mi querido Klikowsky, BalbemendiJaun ta jabe, Goenkale, A ze parea!... Baita Estatuko telesailetan ere: Hospital Central, Policías, El comisario... Irratian ere egin du lan, baita bikoizketa lanetan eta gala aurkezle ere.

Umorezko bakarrizketen mundua arakatuko du oraingoan, helduei "stand up comedy"-a euskaraz zuzentzeko asmoz.

Informazio gehiago: www.ttipia-kultura.com/monologos-info.


Laburrean

  • Egileak Jose Cruz Gurrutxaga
  • KonpainiaTtipia Kultura-sustapenak
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana