"Ganbaran"


Haurrentzako ikuskizuna da Ganbaran, formatu txikian (ipuinak, antzerkia, txotxongiloak).

Sinopsia:

Bazen behin liburuz beteriko ganbara bat, haur kuxkuxeroak haraino igo eta...

Ganbarak istorioz beteta daude. Liburu zaharrak ilaretan pilatzen dira, Hautsez betetzen dira eta gehienetan ahaztuta geratzen dira izkinetan. Baina nire ganbara desberdina da; izan ere, istorio honen protagonistak gure bizitza aldatzen duen liburu horietako bat aurkituko du.

Nire ganbaran dagoen liburua idazten amaitu nahi? Zatozte ba ganbarara!

Ganbaran sartzeko, belarriak adi, begiak zabalik, irudimena ekarri... Prest al zaude?

Liburua ireki!

Datu teknikoak
Generoa: Antzerkia eta txotxongiloak
Ikuskizun mota: Barrualdeko antzerkia
Ikusle mota: 3 urtetik 8 urtera
Iraupena: 45 min
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (ingelesa kontsultatu)
Beharrezko eremua: 4 x 5 metro
Instalazio elektrikoa: Entxufe arrunta 220v-ra.
Muntaketa denbora: 2 ordu
Desmuntaketa: 40 min

Datu artistikoak
Aktorea: Mikel Hernández
Ideia originala eta gidoia: Mikel Hernández
Zuzendaria: Asier Álvarez de Arkaia
Ekoizpena: Ameztu Produkzioak
Laguntzailea: Garaion Elkartea
Eszenografia: Ameztu Produkzioak
Banaketa: Ttipia Kultura-sustapenak
Diseinu grafikoa: Ziro Izurrategi eta Txelo Cerro

Informazio gehiago: www.ttipia-kultura.com.


Laburrean

  • Egileak Mikel Hernández
  • KonpainiaTtipia Kultura-sustapenak
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana