"Jotamentala"


Filmaren jatorria AIKO Taldeak jotaren aurrean duen debozioan dago, erabateko dantza (eurak esaten duten moduan), jatorrian elizak bekatuzkotzat hartu zuena eta euskal nazionalismoak garbi eta kasto bilakatua, landa inguruko munduari lotua, betidanik hirikoa izan den eta den arren, etengabe berriztatzen dena eta gaur egun erabat indarrean dagoen gaur egungo kultur adierazpena.

AIKO Taldeak Interneten jotari buruzko plataforma martxan jartzeko duen egitasmo handiaren barruan sartzen da Jotamentala. Plataforma horretan grabazioak, partiturak, idazkiak, gogoetak, proposamen didaktikoak, ariketak, pausoak eta dantza herrikoi horri buruz ekarpena egin dezakeen edozein elementu sartu ahal izango da.

AIKOko kideez gain, Cesc Gelabert edo Jon Maya bezalako dantzariek eta koreografoek eta Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena bezalako folklorearen ikerlariek ere euren testigantza eskaintzen dute.

Egileak: Kukai Dantza, Bideografik Ekoizpenak, AIKO Taldea
Iraupena: 50 minutu
Parte-hartzaileak: Sabin Bikandi, Iñaki Irigoien, Sergio Cobos, Jon Maya, Larraitz Artetxe, Cesc Gelabert, Patxi Laborda, Juanan Urbeltz, Jose Inazio Ansorena
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Generoa: Dokumentala


Laburrean

  • Egileak Kukai Dantza, Bideografik Ekoizpenak, AIKO Taldea
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana