"Aingeru ala kurriloi?"


Aingeru ala kurriloi? da Doke Antzerki Taldearen lan berria. Aurrekoak bezala, antzezlan hau Josemari Velez de Mendizabal dokekideak idatzi du. Bertan, hiru ahizparen istorioa aurkezten da, XX. mendearen erdi aldera koka daitekeena. Nagusienak gurasoen etxetik alde egin behar izan zuen haurdun geratu zenean eta ez zen inoiz itzuli. Beste bi ahizpak ezkongeak dira, eta euren arteko bizimodua arrunkeria itogarriak inguratzen du. Halako batean, bi ahizpen bizitza irauliko duen hirugarrenaren alaba agertuko da etxera, ama hil zaiolakoan. Eta istorioa korapilatu egingo da, denentzat.

Fitxa
Egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendaria: Vene Herrero
Aktoreak: Mariasun Pagoaga, Arantxi Ezkurra, Maider Alzelai eta Dorita Murgia
Kartelaren egilea: Eneritz Tirados
Konpania: Doke Antzerki Taldea


Laburrean

  • Egileak Josemari Velez de Mendizabal
  • KonpainiaDoke Antzerki Taldea
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana