"Oraindik hemen gaude"


Filmazpit katalogoko filma.

Jakina, 1985 inguruan Megan Halsey izan zen. Mamua(k) eta Gaizkia inguruan –kanpoan ere bai– zeuzkan etxe sorginduko film heldu, logiko, sendo eta gogor honen protagonista, Barbara Crampton, Re-Animator-en (1985) neska-laguna izan zen. Baina beldurrezko film alemanak formateatzen dituzten taldeen lagun eta laguntzaile den komikien gidoilari-kide batek egindako film honen ustekabe nagusia honako hau da: Barbara eta bere senarra laguntzera heltzen den medium-a Lisa Marie dela. Halaxe da, Tim... Burton-ez maitemintzeko akatsa egin zuen Mapplethorpe eta Weber-eko modelo handia. Era berean, harrigarria ere bada Monte Markham-en lan paregabea, 1995eko Piranha filmean aktore gisa ezagutu genuen ezinezko dokumentalen filmatzaile bikaina.

Jatorrizko izenburua: We Are Still Here
Zuzendaria: Ted Geoghegan
Gidoia: Ted Geoghegan
Ekoizpena: Travis Stevens / Snowfort Pictures, Dark Sky Films
Muntaketa: Aaron Crozier, Josh Ethier
Aktoreak: Barbara Crampton, Andrew Sensenig, Lisa Marie, Larry Fessenden, Monte Markham
Argazkia: Karim Hussain
Herrialdea: AEB
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
Iraupena: 84 minutu


Laburrean

  • Egileak Ted Geoghegan
  • Produkzio-etxeaTravis Stevens / Snowfort Pictures, Dark Sky Films
  • HizkuntzaIngelesa
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana