"NOLA?"


Filmazpit katalogoko filma.

Bere xarmak erakarrita, Fermin Muguruza The Big Easy-ra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, Nola dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Hori guztia, tokiko pertsona esanguratsuenez inguratuta: Preservation Hall Jazz Band talde historikotik Katey Red abeslari bounceraino; Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty taldeekin lankidetzan.

Treme-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea). Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.

Jatorrizko izenburua: NOLA?
Zuzendaria: Fermin Muguruza
Ekoizpena: Talka Records & Films
Musika: Fermin Muguruza
Muntaketa: Daniel Urdiales
Argazkia: Daniel Gómez
Herrialdea: Euskal Herria
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
Iraupena: 67 minutu


Laburrean

  • Egileak Fermin Muguruza
  • Produkzio-etxeaTalka Records & Films
  • HizkuntzaIngelesa
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana