"Gazako zerria"


Filmazpit katalogoko filma.

Ekaitzaren ostean, Jafarrek, Gazako arrantzale palestinarrak, zerri bat topatuko du bere sarean, itsasontziren batetik erorita segur aski. Animalia ezpurua berehala gainetik kentzea erabakiko du eta saltzen saiatuko da bere egoera ekonomiko kaskarra hobetu asmoz. Horretarako, Jafar gaixoa abentura harrigarri eta ez oso gomendagarrian murgilduko da. Tragikomedia honetan, Gazako herri txikia eguneroko miseriaren, soldadu israeldarren indarkeriaren eta yihadisten aginduen artean harrapatuta dago; egunez egun bizirauten saiatzen den eta (ia) edozer egiteko prest dagoen arrantzale pobreak irudikatzen du egoera hori.

Jatorrizko izenburua: Le cochon de Gaza
Zuzendaria: Sylvain Estibal
Gidoia: Sylvain Estibal
Ekoizpena: Franck Chorot, Jean-Philippe Blime, Benito Mueller, Wolfgang Müller, Jean-Jacques Neira, Hubert Toint / Marilyn Productions, Studiocanal, Barry Films, Saga Film, Rhamsa Productions
Musika: Aqualactica, Boogie Balagan
Muntaketa: Damien Keyeux
Aktoreak: Sasson Gabay, Baya Belal, Myriam Tekaïa, Gassan Abbas, Khalifa Natour
Argazkia: Romain Winding
Herrialdea: Frantzia, Alemania, Belgika
Jatorrizko hizkuntza: Arabiera - Hebreera
Iraupena: 98 minutu 


Laburrean

  • Egileak Sylvain Estibal
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2011
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana