"Koadernoa zuri"

  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate beheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean.

Afrikan bizi izan da urte askoz Begoña. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Laguntza eskatu zion amari. Honek, ordea, lagundu aurretik mehatxu egin zion. Gertatutakoa bien artean geratuko zela hitz emanarazi egin zion. Egun batzuk geroago Begoñak ihes egingo du zulo ilun hartatik, giro itogarri horretatik. Urrutira. Afrikara. Zoriontsu izango da Afrikan. Maita egingo dute eta maitatua sentituko da. Baina hala ere, umetatik bizitakoak ez dio bakerik emango eta egun batez denak idaztea erabakiko du. Koaderno zurian. Hogei urte geroago Begoña etxera itzuliko da lanik gabe, bizimodua ateratzeko modurik eta indarrik gabe.

Egoera horretan, amak eguna zaharren zentro batean ematen duela aprobetxatuz, etxean sartu eta berak alde egin zuenetik beti itxita egon den gelan hartuko du ostatu, ezkutuan. Gauero, ordea, Begoña ohe ondoan eseriko zaio amari eta hark alabaren mamutzarrak bisitatzen diola uste duen bitartean, alabak kuaderno zuriko hitzei hotsa jarriko die, lerroz lerro, hitzez hitz. Urteetan idatziak. Ama hil ondoren, bertan jarraituko du Begoñak noizbehinkako itzulpen lanak ematen dioten diru urriarekin.

Beheko bizilagunaren begietatik ihes egiten moldatuko den arren, Arrate ahizparen ustekabeko bisitek lanak emango dizkio. Izan ere, Arratek maitalearekin biltzeko maitasun habitzat hartu du jaiotetxea eta nahigabe Begoña enkontru horien lekuko ezkutua bihurtuko da. Arrate ezkonduta dago eta bi alaben ama da. Lanbidez, familia medikua da ondoko herrian eta itxura batez bizimodu zoriontsua dauka. Benetan, ordea, bizimodu bikoitza darama. Hilabeteak dira umetako neska lagun batekin maitasun harreman bat daramana ezkutuan. Inork ezin du halakorik jakin! Bi ahizpak aurrez aurre elkartzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

Ikuskizunak bi bertsio ditu: euskaraz (Koadernoa zuri) eta gaztelaniaz (Cuaderno en blanco).

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Ane Sextonen olerkiaren itzulpena: Harkaitz Cano (Susa Argitaletxea)
  • Antzezleak: Itziar Ituño: Arrate, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendari laguntzailea: Tessa Andonegi
  • Musikaren diseinua: Iñigo Telletxea
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Espazio eszenikoa: Miren Intxaurraga, Xabier Mujika
  • Jantzitegia: Xabier Mujika
  • Grafikaren diseinua: Atelier Laia
  • Promozio bideoa: Acrónica Producciones (David Bernues)
  • Argazkiak_Grafika: José Luis López de Zubiria
  • Argazkiak_Promozioa: Dani Blanco
  • Koordinazio teknikoa: Xabier Mujika
  • Eszenografiaren errealizazioa: Eskenitek
  • Talde teknikoa: Eragin Stac
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Ekoizpena eta banaketa: Hika Teatroa

Hika Teatroa

Laburrean

Euskadi, auzolana