"Femmes"

  • "Femmes"
  • "Femmes"
  • "Femmes"
  • "Femmes"

Bizitzak bizkar ematen badizu... ukitu iezaiozue ipurdia. Hitzok esan eta akabo, Reme hil egin zen. Harrezkero, hiru besterik ez dira geratzen; hiru lagun, hiru atso, egunean eguneko hiru andre heroi. Harrezkero, eta laguna izandakoa omendu nahian, direna, izan nahi zutena eta sekula izan ez zirena erakutsi eta lau haizetara zabaltzen hasi dira. Esnatzeko garaia heldu da, erlojuak sinkronizatu eta ekintzarako sasoia. Iritsi da Femmes unea.

Laurogei urteko hiru atsoren aldarrikapen-kantua da Femmes, heriotzari adarretatik kolpe eta bizitzari barre egiten diotenak; betiere, ironiaz eta umorez beterik baina, baita ere, adarra jotzeko gogo biziz. Emakume iraultzaileak dira, baina gizatasunez jantziak, kalera atera eta protesta zoroen eta zentzugabeko metodo ergelen bitartez ikuslegoa zirikatzeko prest.

Femmes kale-ikuskizun ibiltaria da, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz. Hala, ikusleak pertsonaia nagusi, bigarren mailako edo figurante gisa kokatuko ditu herri, auzo, plaza edo hiri bakoitzean sortuko diren istorio ezberdinetan.

Femmes fikziozko ikuskizuna da; kointzidentziarekin izan dezakeen antzekotasun oro errealitatea da.

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: Alejandro Antunez, Arantza Goikoetxea, Begoña Krego
  • Eszena-zuzendaria: Gorka Ganso, Txubio Fernandez de Jauregui
  • Jantzien diseinua eta sorkuntza: Azegiñe Urigoitia
  • Atrezzoa: Iñaki Aguinaga
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia
  • Ideia eta sorkuntza: Hortzmuga Teatroa
  • Banaketa: Hortzmuga Teatroa

info@hortzmuga.com / +34 697894074
international@hortzmuga.com / +34 639702767

Fitxa teknikoa

  • Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
  • Diziplina: Klown, kale-antzerki ibiltaria
  • Publikoa: Adin guztietako jendea
  • Hizkuntza: Testurik gabea


Laburrean

  • Egileak Hortzmuga Teatroa
  • KonpainiaHortzmuga Teatroa
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana