"Trostan"

  • "Trostan"

Trosta edo zapasaltoa. Klown kodean egindako antzerki ikuskizun bat da, nahiz eta parte hartzen duten pailazoek sudurrik ez eraman eta bere burua zalditzat hartzen duten. Hezkuntzari buruzko metafora bat da. Bi interpreteek zaldienganako duten pasioa eta hezte naturalarekiko interesa eta ezagutza dira proposamen honen oinarria.

Trostanen zaldietariko bata odolgarbikoa da, fin eta dotorea, lasterketetan lehiatzeko entrenatua izan dena, eskakizun maila handikoa baina oso modu txarrean, bortizkeria erabilita hezita eta zikiratua izan zena. Bestea, ostera, maitasun handiz hazitakoa baina bizitza osoa lan gogorrean pasa duena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Virginia Imaz
  • Antzezleak: José Carmelo Muñoz, Toni Iglesias
  • Publikoa: Adin guztietako jendearentzat
  • Konpainiak: Oihulari KlownTira Ta Floja

Kartela / Dosiera


Laburrean

Euskadi, auzolana