"Anotación nº 7. Beldurrari buruzko oharrak"

  • "Anotación nº 7. Beldurrari buruzko oharrak"
  • "Anotación nº 7. Beldurrari buruzko oharrak"

«Gai nagusitzat beldurra hartu dut. Beldurrak muga batzuk sentiarazten dizkit. Mugek korrika irteteko, ihes egiteko, gogoak ematen dizkidate. Ihesak ni ez egotea eragiten du; alegia, ez naiz joaten joan behar dudan lekura, edo hartatik korrika joaten naiz, han nire hutsunea utzita. Beraz, duela urtebete, agertokian egoteko eta ez egoteko modua ikertzen hasi nintzen. Nola konta diezazuket zerbait, nik zuzenean kontatu gabe eta, hala ere, horrek esanahia galdu gabe? Zenbait proba egin ditut jendaurrean, eta proba horiei 1. oharra, 2.a eta abar deitzen diet. Eta haiek guztiek Anotaciones sobre el miedo osatzen dute.

Agertokian nire presentzia ordezteko modua bilatzean, erruz erabiltzen ditut ikus-entzunezkoak, audioak, testuak... Probatzeko, publikoari ibilbideak sortu dizkiot, agertokian sartu dut, haiekin laugarren horma balego bezala jokatu dut... Oraindik ez dut egiturarik errepikatu, oraindik ez da lan itxi bat, ohar bakoitza proba bat da, prozesuan dagoen lan bat da, gure beldurrei aurre egitea prozesu bat den bezala».

FITXA TEKNIKOA:

  • Sorkuntza, zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Interpretazioa eta koreografia: Julia Färber, Eva Guerrero eta Estíbaliz Villa
  • Bideo grabazioa: Jone Novo eta Jemima Cano
  • Bideo eta soinu edizioa: Jemima Cano
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Ekoizpena: DOOS Colectivo
  • Eskerrak: Ballet T eta zuen beldurrak gurekin partekatu dituzuen guztioi
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publikoa: Gaztea-heldua

 


Laburrean

Euskadi, auzolana