"Señor Smith"


Konpainia gazte honen dantza bikotea Rodney Smith argazkilari estatubatuarraren irudi onirikoetan inspiratzen da, eta herentzia surrealista konposizio geometrikoekin konbinatzen du.
Mugimenduaren bitartez sortzen den begiradari darion nostalgia, edertasuna eta gozotasuna erakusten ditu piezak, eta mundu magikoa islatzen du. Objektuak bizirik daude, argazkiko paperetik atera­tzen dira eta ikuslearekin hartu emanean hasten dira.

Laura Cobo
Laura Cobo gazteak, besteak beste, Christine Tangüay, Sharon Fridman eta Chevi Muraday bezalako irakasle handiekin ikasi du. 2004 urtetik sari asko jaso ditu, eta agertoki askotan lan egin du, lehiaketa, feria nahiz jaialdietan. Gainera, Doos Colectivo eta Olatz de Andrés bezalako konpainiekin elkarlanean aritu da. 2012tik Leioan bizi da, eta sorkuntza koreografikoan, dantza garaikidearen irakaskuntzan, eta balet klasikoan dihartu aldi berean.

María Andrések Arte Ederretan eta dantza garaikidean prestakuntza zabala du, eta Matxalen Bilbao, Coja Dansa edo Carmen Werner bezalako konpainietako antzezlea izan da. Koreografo moduan, hainbat proiektu garatu ditu eta baita hainbat sari eta beka lortu ere.

Ibilbide biak, alderdi askotan antzekoak direnak, publiko guztientzakoa den dantza garaikideko proiektu original honetan elkartzen dira.

Fitxa artistikoa
Egilea / Zuzendaritza / Eszenografia: Laura Cobo
Koreografia / Antzezleak: María Andrés, Laura Cobo
Musika: Eugen Moga, Uakti, Moderat

Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Testurik gabea
Publikoa: Publiko guztientzat

Harremanetarako
Laura Cobo
(+34) 636 566 327
lauracobodanza@gmail.com


Laburrean

  • Egileak Laura Cobo
  • KonpainiaCía. Laura Cobo
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana