"Su à feu"


Etorkizuneko pertsonaia bitxiek kalea inbaditu eta eraldatzen dute. Kalea zena erritual modernoek eguneroko bizitzaren keinuak integratzen dituzten leku bilakatzen da, eta munduko hainbat lekutako erritmo eta su primitiboak uztartzen dituzte horretarako. Danborrak, dantza eta sua.

Deabru Beltzak konpainiak 20 urte bete ditu, eta beste behin ere, bere estilo paregabearen erakustaldia egiten du, ikusleei gonbidapen bat luzatuz kalea erritmo, argi, bizi, magia eta magnetismoz beteriko jai bilakatzeko. Su à feu ikuskizunak Les tambours de feu eta Bande déplacée lanekin hasitako trilogia osatzen du. Lan horiekin Umore Azokan izan dira aurrez, eta munduan zehar ere ibili dira hamaika emanaldi eskainiz.

Fitxa artistikoa
Egilea / Zuzendaritza: Garbitxu
Antzezleak: Zesar A. Ogara, Alain Díez, Alex Alonso, Kepa Elgoibar, Ruben Sastre, Dario Campos, Garbitxu
Musika: Deabru Beltzak
Eszenografia: Iñaki Etxeandia
Jantziak: Mayda Zabala

Iraupena: 50 minutu
Hizkuntza: Testurik gabea
Publikoa: +18 urte

Harremanetarako
PORTAL 71. Producciones Culturales
Rocío Pindado Larrea
(+34) 635 708 999 / 944 100 798
rociopindado@portal71.com
www.portal71.com


Laburrean

  • Egileak Garbitxu
  • KonpainiaDeabru Beltzak
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana