"Gear"

  • Argazkia: www.matxalenbilbao.es
  • Argazkia: www.matxalenbilbao.es

Taldea da gaia. Gizabanakoa taldearen barruan. Mendekoa-independentea.

Matxalen Bilbaoren konpainiako sei dan­tzariek elkar bilatzen dute, elkar jarraitzen dute, elkartzen dira, banatzen dira, eta beren gorputzekin, egoera desberdinak gurutzatzen dituzte W.A. Mozart eta J.S. Bach-en musikarekin. Beren mugimenduak antolakuntza, migrazio, arintasun eta singulartasun prozesuetan oinarritzen dira paisaia gizatiar, fisiko eta emozionalak sortzeko plano poetiko baten barruan.

Lan honetan, Matxalen Bilbaok zuzendaritza hartzen du eta ia azken 20 urteotan egin duen lanaren oinarria biltzen du: gorputzaren eta dantzaren egituren azterketa, mugimenduaren bidez, diskurtsoa eraikitzeko.

Matxalen Bilbao
Sortzaile moduan 20 urtez aritu ondoren, oso hizkera pertsonala lortu du Matxalen Bilbaok. Bere pentsamendu propioa sakontzeko eta garatzeko asmoz, bere kezketan behin eta berriro zorrotz eta metodikoki lantzen ditu, eta bide koherente bat jorratu du, non, ideien adierazpide moduan, mugimenduarekiko eta bere espazio-denborazko antolakuntzarekiko berezko joera agertzen den.

1988tik antzezle eta koreografo lanak dantza garaikideko irakaslearenarekin uztartzen ditu. Bere obra garrantzitsuenak hauek dira: Self (2013), Sast! (2009), Haiku4 (2007), Capricho (2005), Lotura (2004) eta Mutis (2003). Gear lan honetan gazte hasiberri talde bat zuzentzen du aurrenekoz.

Fitxa artistikoa
Egilea / Zuzendaria: Matxalen Bilbao
Dantzariak: Natalia de Miguel, Nerea Martínez, Mikel del Valle, María Andrés, Natalia García, Nekane Mendizabal
Koreografia / Jantziak: Matxalen Bilbao eta dantzariak
Musika: A. Mozart, J.S. Bach

Iraupena: 13 minutu
Hizkuntza: Testurik gabea
Publikoa: Publiko guztientzat

Harremanetarako
Matxalen Bilbao
(+34) 666 839 267 / 944 912 452
matxalien@yahoo.es
www.matxalenbilbao.es

 


Laburrean

  • Egileak Matxalen Bilbao
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana