"Tras la frontera"


Alanbre-hesi handia. Muga gaindiezinaren aurrean ehunka iheslari pilatzen dira, akituta, beren txartelaren bila. Eta nora eramango ditu txartel horrek? Bada… Urteko lehiaketarik dibertigarrienera! Nor sartuko da? Gaur, agian, zure txanda izango da, baina zein aldetan?

Antzerkia, musika eta dantza nahasian. CEARen (Iheslariei Laguntzeko Espainiako Batzordea) Memoriak proiektutik sortutako ikuskizunak satira eta gizarte kritika barra-barra ditu, eta historikoa bezain gaurkoa den gai bat du ardatz: iheslariak.

Diziplinarteko kolektibo artistikoa da Plataforma Tirante. 10 urteko ibilbidea du, eta izaera ikusbera, bilaketa eta etengabeko ikasketa ditu ezaugarri. Azken urteotan, Garapenerako Lankidetzako, ikerkuntzako, gizarte sentsibilizazio eta eraldaketako profesionalek parte hartu dute, eta talde anitza sortu dute, zorroztasuna eta estetika apurtzailea emanez.

Dosierra [PDF - 9,03 MB].

Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: Estibaliz Villa, Jose Ibn
Interpreteak: Nelida Ranedo, Marie Toure, Dairi Brown, Estibaliz Villa
Musika: José Manuel Gutiérrez
Eszenografia: Iñaki Aginaga
Jantziak: Ane Pamparacuatro

Iraupena: 50 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Generoa: Diziplina anitzeko ikuskizuna
Publikoa: +18 urte

 

Harremanetarako
Plataforma Tirante
Estibaliz Villa
(+34) 644 433 373 / 946 534 355
plataformatirante@gmail.com
www.plataformatirante.org


Laburrean

  • Egileak Plataforma Tirante
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana