"Paradoxa"

  • "Paradoxa"
  • "Paradoxa"
  • "Paradoxa"
    Argazkia: izaskunaereo.wix.com
  • "Paradoxa"
    Argazkia: izaskunaereo.wix.com
  • "Paradoxa"
  • "Paradoxa"
  • "Paradoxa"

Paradoxa pneumatiko-hilerri batean bizi da eta gure burua ezagutzeko bidaia proposatzen digu. Zuzeneko musika, eta soka, trapezio eta oreka-jokoekin, per­tsonaia xelebre honek publikoa berak bizi dituen egoera eta zirrarekin identifikatzea du helburu.

Jolaserako gonbitea egiten duen ikuskizuna. Pneumatikoak oso modu berezian erabiliz Suhar Prest Zirko Taldeak erakusten duelako inguratzen gaituen guztiarekin jolas daitekeela.

Suhar Prest
Izaskun Agirresarobe bizkaitarrak sorturiko konpainia da Suhar Prest. Artista hau 2004an hasi zen zirku, dantza eta antzerki arloetan prestatzen, Extremaduran, Granadan, Euskadin, eta, geroago, Katalunian (Circ Petit eta Rogelio Rivel Eskola), Frantzian, Ginebran eta Italian (Scuola de Cirko Vertigo).

Aireko akrobazietan, akro-porteetan eta oreketan espezializatuta, bere prestakuntza beste artista batzuekin osatu du, hala nola, Bertrand, Nacho Ricci, Christine Perrin, Adriana Gueant, Emiliano Ron, Ariadna Gilabert, Maitane Aspiroz eta EÏA Konpainiarekin, beste batzuen artean. Paradoxa bere lehen lana da.

Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Izaskun Agirresarobe, Jon Ariño
Antzezleak: Izaskun Agirresarobe, Harry Bird
Musika: Harry Bird
Eszenografia: Ederkalde, NV Recycling
Jantziak: Danel Santos

Iraupena: 40 minutu
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Generoa: Diziplina anitzeko ikuskizuna (zirkua, dantza)
Publikoa: Publiko guztientzat

Harremanetarako
Suhar Prest Zirko Taldea
Izaskun Agirresarobe
(+34) 656 767 068
izaskun@suharprest.com
www.suharprest.com

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Suhar Prest Zirko Taldea
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana