"A cal y canto"

  • "A cal y canto"

Hirurogei urteren bueltan dabiltzan senar-emazteak nekez bizi dira beren 31 urteko semearekin, Koldorekin. Sekula lan egin ez duen gaztearekin, alegia.

Egoera sostengaezin hori dela-eta, kalera ateratzen dira gurasoak oso protesta berezia egitera. Bitartean, kontraesan zaharrak berpiztuko dira, estu bizi den bikotea oraindik gehiago aztoratuz.

Trapu Zaharra
30 urte ditu konpainiak, eta kalekorako 30 bat ikuskizun aurkeztu dituzte. Denbora luzea pasa da El Vengador Enmascarado edo La Avería egin zutenetik, beraz. Apur bat gutxiago Elvis vete ya edo El Pisito bezalako obrak aurkeztu zituztenetik. Marka utzi dute horiek guztiek eta antzerki traperoaren zigilu nahastezina dute guztiek: ibiltaritza, sorpresa, partaidetza, umorea eta jolasa.

Iraupena: 60 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Generoa: Antzerkia
Publikoa: +18 urte 

Fitxa artistikoa
Egilea / Zuzendaritza: Javi Alonso
Antzezleak: Santi Ugalde, Gemma Martínez
Eszenografia: CIG

Harremanetarako
Trapu Zaharra
Bernar Rementeria
(+34) 943 314 701 / 616 370 025
info@trapuzaharra.com
www.trapuzaharra.com

 

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Javi Alonso
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana