"Ongi etorri Findemundo"


Lluvia neska mistiko xamarra da eta konortea galdu du bere aura garbitzeko dieta jasanezina egiten ari zela. Baina ame­tsetan, begitazio bat izan du: munduaren amaiera helduko da 15 egunen buruan. Ezin astirik galdu, eta itzartu bezain laster, buru belarri jartzen da bere amamarekin estralurtarrek hautatuak batuko dituzten leku zehatza aurkitzeko.

Trapu Zaharra
30 urte ditu konpainiak, eta kalekorako 30 bat ikuskizun aurkeztu dituzte. Denbora luzea pasa da El Vengador Enmascarado edo La Avería egin zutenetik, beraz. Apur bat gutxiago Elvis vete ya edo El Pisito bezalako obrak aurkeztu zituztenetik. Marka utzi dute horiek guztiek eta antzerki traperoaren zigilu nahastezina dute guztiek: ibiltaritza, sorpresa, partaidetza, umorea eta jolasa.

Iraupena: 60 minutu
Hizkuntza: Euskara
Generoa: Antzerkia
Publikoa: +18 urte 

Fitxa artistikoa
Egilea / Zuzendaritza: Txema Ocio
Antzezleak: Mikel Laskurain, Esti Curiel
Eszenografia: CIG

Harremanetarako
Trapu Zaharra
Bernar Rementeria
(+34) 943 314 701 / 616 370 025
info@trapuzaharra.com
www.trapuzaharra.com


Laburrean

  • Egileak Txema Ocio
  • KonpainiaTrapu Zaharra
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana